Adimen emozionala



Ezinbestekoa da emozioaren eta adimenaren arteko “lotura” eta nola elkarreragiten duten argitzea, horrekin identifikatu den gizakiaren funtzionamendua ezagutzeko.
Ezagutzen dugunaz haratago joateko erronka etengabean, natura garatzaileak lotura bat ezarri du gizakiarengan, emozioaren eta adimenaren artekoa. Mundu emozionala adimenaren esanetara jarri da eta adimenak emozioak gidatzen ditu.
Beharrezkoa da emozio eta adimenaren arteko lotura hori argitzea, baina ez indartzeko asmoz (soilik beragan aritzera ikastearen zentzuan), baizik eta hori gaindituz askatasun handiagoko funtzionamendu espazio berriak aurkitzeko.
Eredu emozionala adimenarenera egokitzea baino ez bada, emaitzak iragankorrak dira, ereduaren araberakoak izateagatik, eta bere erreferentziak aldakorrak, kultura enpresariala, kultura soziala etabar bezala.
TTik AEa mundu emozionalaren eta adimenaren ereduaren arteko lotura kontutan hartuz tratatzen du. Lotura horren eskaerei moldatzeko etengabeko esfortzua adierazten du. Bertan aritzeaz gain, hortik irtetea eta garatzea eta eredu berri eta anitzak onartzea posible den espazio berrietara garamatzaten bideak hartzera laguntzen dugu.
Eredua KOLOKAN JARTZEA, eta ez soilik era zuzenean EGOKITZEA, da TTiren lanaren funtsa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
Creative Commons License
TTi, Tecnología para la Transformación Interior by Rosana Agudo is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Sin obras derivadas 3.0 España License.