Jakin badakigu zaila dela datorkigunaren tamainako aldaketari aurre egitea. Aldaketa Kulturala, erabateko giza eraldaketa hastearen erronka onartzeak argitasuna, sendotasuna eta borondatea eskatzen ditu.Paradigma hau egonkortu dadin masa kritikoa egitea lan handia eta gogorra da, baina abentura ere bai, erronka ernagarria, eta egun bizi dugun grin zein berrikuntzarik gabeko mundu batetan, KONSZIENTZIAREN ABENTURAN egotea eta parte hartzea aukera ederra da, eta dudarik gabe, ohorea eta abantaila.
Asko dira erabatean landu beharreko arloak (Hezkuntza, Ekonomia, Politika...), baina guzti hoietan gako amankomuna ezarri beharra dago: KONSZIENTZIA.
Hortaz, TTin Gure Garaiko Abentura Handian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, paradigma aldaketaren protagonista izatera, nahita eta kontzienteki.
Ikustera irakasten eta konszientzia ernatzen adituak gara, eta Elkarte, Enpresa, Erakundeetara zuzentzen gara, hau da, funtsa eta izaera ematen dieten norbanakoei zuzentzen gara.
Zuek ezagutzeak pozten nau, pozten gaitu. Ongietorriak izan zaitezte
Zuek ezagutzeak pozten nau, pozten gaitu. Ongietorriak izan zaitezte
Rosana Agudo. Zuzendari Orokorra.

No hay comentarios:
Publicar un comentario